211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

2022ko basolanak

San Martin Unxeko Udalak dirulaguntza eskatu dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, 2022/2023 kanpainako basolanak egiteko laguntzen deialdian, San Martin Unxeko el Monte bazkalekua perimetro osoan ixteko proiektu bat egiteko; itxiturak herriguneko suebaki natural gisa erabiltzeko balioko du, suteak saihesteko.

Argitara ematen da, perimetroaren itxituraren barnean kokatutako lurzatien jabe partikularrek idatziz jakinarazi diezaioten San Martin Unxeko Udalari, jarduketa horretatik kanpo geratuko direla. Horretarako, hamabost eguneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

San Martin Unxen, 2022ko urriaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2213625