211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ordenantza, espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta kaleak aparkaleku esklusiborako, nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena (15. ordenantza). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko urriaren 11n egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea 15. udal ordenantzaren 10. artikuluaren aldaketa. Ordenantza horrek Noain Elortzibarko Udalaren tasak arautzen ditu, espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta kaleak aparkaleku esklusiborako, nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko.

Beraz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau argitaratu eta 30 eguneko epean.

Kontsultatzeko dokumentazioa Noain Elortzibarko bulegoetan dago eskatzen dutenen eskura.

Noain Elortzibarren, 2022ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2213671