211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Jarduera-lizentzia ematea. "La Maja" olio-errota handitzea

Aditzera ematen da Alkatetzaren 2022ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez jarduerarako lizentzia eman zaiola Agrícola La Maja SLri, "La Maja" olio-errota handitzeko, herri honetako 3. poligonoko 1692. eta 104. katastro-lurzatietan. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Mendabian, 2022ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2213523