211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Ordenantza, azeriak harrapatzeko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2022ko abuztuaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azeriak harrapatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza. Iragarkia 2022ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23an.

Jendaurreko aldia igaro denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta osorik argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Lesakan, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

UDAL ORDENANTZA, AZERIAK HARRAPATZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da arautzea Udal honek ezarritako laguntza ekonomikoak, azeriak harrapatzeko, etxeko animaliak babesteko xedez.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

Laguntzak aplikatuko zaizkie soil-soilik Lesakako udalerriko bizilagunei.

3. artikulua. Baldintza orokorrak.

Udalaren laguntzak jasotzen ahalko dituzte herriko bizilagun guztiek, bertan erroldaturik baldin badaude.

4. artikulua. Udalaren laguntza motak.

Azeri bakoitzeko 6,01 euroko laguntza emanen du Udalak.

5. artikulua. Onuradunak.

Laguntzaren onuradunak izanen dira Lesakan erroldaturiko bizilagunak, baldin eta frogatzen badute azeriak harrapatu dituztela. Harrapatu dutela frogatzeko azeriaren buztana aurkeztuko dute eta hori hala dela egiaztatzen duen udal langilearen txostena.

Onuradunek ordainduta izan behar dituzte Lesakako Udalarekiko zerga eta tributu betebehar guztiak.

6. artikulua. Laguntzak galtzea.

Ordenantza honetan ezarritako baldintzak eta betekizunak ez betetzeak ekarriko du udal laguntzak deuseztatzea eta kentzea, dagokion espedientean.

7. artikulua. Laguntzak jasotzea.

Lesakako Udalak, alderdi batek eskaturik, espediente bakoitzari dagozkion laguntzen benetako likidazioa eginen du, kalkulatu ondotik jabe bakoitzari urtean ordaindu behar zaion zenbatekoa.

Ez-betetzeren bat atzematen bada, laguntzak jasotzeko eskubidea galduko da, alde batera utzi gabe bestelako ekintzak abiaraztea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honen interpretazioa egiteko eskumena udal honena da, ez beste inorena.

Bigarrena.–Ordenantza honek behin betiko onesten den egunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2213502