211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Jarduera-lizentziaren eskaera. Jesusen Lagundiaren komentuko eta Xabierko espiritualtasun zentroko eraikinak

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoa, bai eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa ere.

–Sustatzailea: Xabierko santutegiko komunitatea eta espiritualtasun zentroa.

–Jarduera: Jesusen Lagundiaren komentuko eta Xabierko espiritualtasun zentroko eraikinak. Nafarroa.

–Tokia: 1. poligonoko 86. katastro-lurzatia, San Frantzisko Xabierkoa plaza, 4, 31411 Xabier, Nafarroa.

Xabierren, 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2213609