211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21470E/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 85E/2022 Ebazpena, zeinaren bidez 300.000 gastua baimendu baitzen dirulaguntza hauetarako: "ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko dirulaguntzak, bazkide-langile berriak epe mugagaberako sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihur daitezen lagunduz". DDBN identifikazioa: 607901.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk arautu ziren, ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihur daitezen lagunduz.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 85E/2022 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza hauen deialdirako gastua baimendu zen: ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko dirulaguntzak, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzea lagunduz.

Kontuan hartuta dagoen eskaria, Nafar Lansare/Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 3ko 85E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignatzeak estaltzen ez duena, Nafarroako Gobernuak erabaki du 150.000 euro gehitzea ekonomia sozialeko enpresa eredua bazkide berriak sartzea lagunduz sustatzeko dirulaguntzen deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntza hauen deialdirako baimendutako gastua aldatzea: ekonomia sozialeko enpresa eredua bazkide-langile berriak epe mugagaberako sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihur daitezen lagunduz sustatzeko dirulaguntzak.

2. Aipatu deialdian baimendutako gastua 150.000 euro handitzeko baimena ematea, 2022ko gastu-aurrekontuko 95000 96100 7709 241202 "Ekonomia sozialeko enpresei laguntza ematea enpresen jarraipenerako" izeneko partidaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko urriaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2213287