211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia UA-4.2 eta UA-4.3 unitateetan (Urbiolako lurzatien trukaketa). Behin betiko onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2022ko urriaren 4an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Iguzkitzako Udal Planeko UA-4.2 eta UA-4.3 unitateetan, Urbiolako hiri-lurzoruan, Jesús Ustárroz Chascok sustatua.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 21ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iguzkitzan, 2022ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, José Ignacio Urra Fernández.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213615