211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2023rako zerga-tasak

Girgillaoko Udalak, 2022ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat:

1. 2023ko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren zenbatekoak, karga-tasak eta ponderazio indizeak ezartzea, udal zergei eta tasei dagokienez:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioen % 0,35.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioen % 0,60.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa % 3,4 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: karga-tasa, % 12.

  • Koefizienteak:
    • Urtebetetik behera: 0,07.
    • Urtebete: 0,07.
    • 2 urte: 0,09.
    • 3 urte: 0,09.
    • 4 urte: 0,09.
    • 5 urte: 0,09.
    • 6 urte: 0,08.
    • 7 urte: 0,06.
    • 8 urte: 0,06.
    • 9 urte: 0,06.
    • 10 urte: 0,06.
    • 11 urte: 0,06.
    • 12 urte: 0,06.
    • 13 urte: 0,06.
    • 14 urte: 0,06.
    • 15 urte: 0,06.
    • 16 urte: 0,09.
    • 17 urte: 0,09.
    • 18 urte: 0,43.
    • 19 urte: 0,46.
    • 20 urtetik gora: 0,46.

–Administrazio tramiteak eta hirigintza.

1.–Eskabideak eta agiriak (bakoitzeko):

a) Luzatzen den agiri bakoitzeko: 1,50 euro.

b) Kopiak eta fotokopiak: 0,15 euro.

c) Agiriak konpultsatzea: 0,30 euro.

2.–Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiriak: 1,50 euro.

3.–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

4.–Lizentziak, kontzesioak eta baimenak tramitatzeko tasak:

a) Obra lizentziaren eskaera: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

b) Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:

–Eraikin berriak: 150,00 euro.

–Egiturak birgaitzea, handitzea edo eraberritzea: 100,00 euro.

–Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

–Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintzako Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Etxarren Girgillaon, 2022ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2213557