211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Funesko ordenantza fiskalak aldatzea.

Onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Funesen, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2213539