211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2023ko karga-tasak. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2022ko urriaren 6an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

Lehena.–Hasiera batez onestea 2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak:

1.1. Lurraren kontribuzioa: % 0,25eko karga-tasa.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4ko karga-tasa.

1.3. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: 2023rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak ezarriko dira legezko gehienekoaren arabera, zeina urtero zehazten baita martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

–Karga-tasa: % 10.

1.4. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: % 0,50eko karga-tasa.

1.5. Haur-eskolako zerbitzuko tasa: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

2. Prezio publikoak eta tasak: bere horretan uzten dira gaur egun indarrean dauden ordenantza fiskaletan zehaztutakoak. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek indarrean jarriko dira eta ondorio juridiko guztiak sortuko dituzte 2023ko urtarrilaren 1ean.

Hirugarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Funesen, 2022ko urriaren 10ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2213515