211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Musika Eskola erakunde autonomoaren azkentzea eta likidazioa. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2022ko irailaren 22an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Behin betikoa bilakatzea, automatikoki, Funesko Musika Eskola erakunde autonomoa desegiteko hasierako erabakia, eta orobat, behin betiko indargabetzea zerbitzu publiko hori emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Udal zerbitzuek behar diren tramiteak egin ditzatela, erabaki hau gauzatzeko.

Laugarrena.–Erabaki honen kopia igortzea Toki-administrazioko Departamentura, Nafarroako Gobernuaren mendeko Musika Eskolen Erregistrora eta Estatuko Administrazio Orokorrera, bete dadin aurreikusia dagoena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Funesen, 2022ko urriaren 6an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2213427