211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Ordenantza fiskala, arautzen duena Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2022ko urriaren 3an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, arautzen duena Buñuelgo Udalaren lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2022ko urriaren 5ean.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2213391