211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

200/2022 administraziorekiko auzi-errekurtsoa, hertsapen-isuna ezartzeari buruzkoa

Biurrun-Olkozko Udaleko alkateak, 2022ko urriaren 7an, jarraian ematen den ebazpen hau eman zuen:

"Ebazpena, 2022ko urriaren 7koa, Biurrun-Olkozko alkate María Luisa Serrano Echavesek emana, zeinaren bidez espedientea igorri eta epatzen diren pertsona edo entitateak, baldin eta 200/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren baiespenak haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal baditu. Errekurtso hori Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak aurkeztu zuen Alkatetzaren 2022ko apirilaren 21eko 26. Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezesten baitzen berraztertzeko errekurtso bat, ezarritakoa Alkatetzaren 2022ko martxoaren 17ko ebazpen baten aurka, hain zuzen ere betearazpen agindu bat ez betetzeagatik lehenengo hertsapen-isuna ezartzen zuenaren aurka.

2022ko irailaren 30ean, udal honen erregistroan sartu zen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren Dekretu bat, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak ezarritako 200/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori ezarri zuen Alkatetzaren 2022ko apirilaren 21eko 26. Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezesten baitzen berraztertzeko errekurtso bat, ezarritakoa Alkatetzaren 2022ko martxoaren 17ko ebazpen baten aurka, hain zuzen ere betearazpen agindu bat ez betetzeagatik lehenengo hertsapen-isuna ezartzen zuenaren aurka.

Dekretu horretan errekurtsoa izapidetzea onartzen denez, eskatzen da administrazio-espedientea eta interesdunak epatzea; espedienteari erantsi beharko zaio egindako epatzeen justifikazioa. Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1k) artikuluak ematen dizkidan ahalak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta errekurtsogilearen uzien baiespenak haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal baditu, bederatzi egun balioduneko epean Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea, egindako epatzeen justifikazioarekin batera.

Bosgarrena.–Auzietarako ahalordea ematea abokatuari eta prokuradoreari.

Seigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko ohiko osoko bilkuran".

Biurrun-Olkotzen, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2213549