211. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasioa eta fisioterapia

Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

–Sustatzailea: Amezqueta Azcarate, Iñigo.

–Jarduera: gimnasioa eta fisioterapia.

–Tokia: María Domínguez karrika, 21 behea, Artika.

Berriobeitin, 2022ko urriaren 6an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2213424