210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BAIMENA, San Adriango 3. poligonoan dagoen agregakinak tratatzeko instalazioa abian jartzeko.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 130/2022 Ebazpenaren bidez, agregakinak tratatzeko instalazio bat abian jartzeko baimena eman da. Ezaugarri hauek ditu:

Meatze-baliabidea: legarrak.

Kokapena: San Adriango udal mugartea, 3. poligonoa.

Entitate sustatzailea: Transportes Richard SL.

Eta hori guztia aditzera ematen da bat etorriz abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 138. artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2022ko urriaren 6an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2213483