210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2022ko aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 196.892,48 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 196.892,48 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 165.212,48 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 22.680,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.000,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 196.892,48 euro.

Aguilar Kodesen, 2022ko irailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2213513