210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontuaren hasierako onespena

Mankomunitate honetako Juntak, 2022ko urriaren 6an egindako bileran, 2023. urteko ekitaldiko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Aipatutako epea amaitzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Etxalarren, 2022ko urriaren 11n.–Presidentea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2213608