210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoaren hasierako onespena

Mankomunitate honetako Juntak, 2022ko urriaren 6an egindako bileran, 2023. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 235. artikuluarekin loturik, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Aipatutako epea amaitzen bada inor erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da plantilla organikoa.

Etxalarren, 2022ko urriaren 11n.–Presidentea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2213607