210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea.

Aintzat harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi Iker Gorriti Borregueroren esku uztea 3/2022 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena, zeina Uharte Arakilgo Bake Epaitegian izapidetu baita, ezkontideek eskatuta.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Uharte Arakilen, 2022ko urriaren 11n.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2213531