210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 20222ko urriaren 10ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa. Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju honen ediktu-taulan eta web-orrian, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Tebasen, 2022ko urriaren 10ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2213590