210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urriaren 10ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Horiek horrela, araudi aplikagarriari jarraikiz, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, jendaurreko epean alegaziorik hartzen ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Tebasen, 2022ko urriaren 10ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2213572