210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2023ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tributu bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen erregulazioan egindako aldaketak. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezko quoruma edukita, honako erabaki hau hartu zuen 2022ko urriaren 6an:

IKUSIRIK espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 26an hartutako erabakia –haren bidez onetsi baitzen 2023. urteko ekitaldirako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauak aldatzeko Proiektua–, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/90 Foru Legean ezarritakoarekin bat, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea honako tributu hauen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalen eta tarifa-eranskinen indarreko testuetan edo/eta tarifetan egindako aldaketak:

0. ordenantza

Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako ordenantza fiskala

1. ordenantza

Lurraren kontribuzioa

4. ordenantza

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

5. ordenantza

Etxebizitza hutsen gaineko zerga

8. ordenantza

Zaintza bereziko zerbitzuak

9. ordenantza

Hirigintzaren arloko lizentziak eta kontrol-jarduera administratiboak

20. ordenantza

Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak

22. ordenantza

Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzea

2.–Hasiera batez onestea jarraian zerrendatzen diren zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituzten arau eta tarifa-eranskinetako indarreko testu edo/eta tarifetan egindako aldaketak:

1. araua

Udal-lokalen eta -espazioen erabilera

2. araua

Udalaren kirol-instalazioen erabilera

4. araua

Adinekoendako udal-zerbitzuak

6. araua

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

7. araua

Catalina de Oscáriz arte eta lanbideetako udal-eskolako ikastaroetako matrikula

8. araua

Matrikulazioa Joaquín Maya Udaleko musika-eskola bereziak ematen dituen ikasketetan

9. araua

Iruñeko Udalaren haur-eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuak

10. araua

Sarrerak, izen-emateak edo matrikulak Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol- eta gizarte-izaerako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretan

16. araua

Bizilagunek Nbici-Biziz zerbitzuko aparkaleku publikoan bizikletak aparkatzeko plazak erabiltzea

3.–Espresuki onestea kostua baino txikiagoak diren prezio publikoak ezartzen direla espedientean jasotako agirian zehazten diren arauetan, justifikazioa, betiere, agiri horretan berean jasotzen delarik.

4.–Jakitera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako tributu hauen ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:

2. ordenantza

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

3. ordenantza

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga

6. ordenantza

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

7. ordenantza

Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta izapidetzea

10. ordenantza

Ingurumena babesteari eta jarduera kaltegabeei dagozkien baimenak eta administrazioko kontrol-jarduerak

11. ordenantza

Udal-erabakietan, ordenantzetan eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertzeko eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak

12. ordenantza

Ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta, horren ondorioz, haiek zaintzeko zein ibilgailuak bide publikoan ibilgetzeko zerbitzuak

13. ordenantza

Betearazteko agindu, betearazpen subsidiario eta partikularrendako laguntzak

14. ordenantza

San Jose udal-hilerriko zerbitzuak

15. ordenantza

Iruñeko animaliak hartzeko zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak

16. ordenantza

Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak

17. ordenantza

Ezkontza zibilak

18. ordenantza

Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak egin eta bide publikoan zoladura edo espaloiak mugitzea

19. ordenantza

Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabili, ibilgailuak gelditu eta edozein motatako salgaien zamalanak egite aldera bertan tokia erreserbatzea

21. ordenantza

Hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen aprobetxamendu bereziak egitea

23. ordenantza

Kontribuzio bereziak

5.–Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela honako zerbitzuak edo udal-jarduera hauek direla medio ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituzten arau fiskalek eta tarifa-eranskinek:

3. araua

Udalaren ikastetxeetako areto eta instalazioen erabilera

5. araua

Udal-apartamentuetako premiazko ostatu-zerbitzuak

11. araua

Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuen truke ordaindu beharreko prezio publikoak.

12. araua

Errauts-kutxen zein errauts-kolunbarioetarako kutxa-euskarri eta hilarriko multzoen salmenta San Jose udal-hilerrian

13. araua

Udalaren garabi-zerbitzuaren laguntza partikularra

14. araua

Sanferminetako ekipaje-kontsignako zerbitzua

15. araua

Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Iruñeko autokarabanetarako zerbitzugunean aparkatu eta gaua ematea

6.–Jendaurreko epean erreklamazio edo alegaziorik aurkeztuz gero ordenantza fiskal eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arau zehatzen aldaketei, Osoko Bilkurak behin betiko onetsi beharko ditu horiek, baina ez du eraginik izanen espedientearen gainerakoa izapidetzeari dagokionez, izan ere, hori behin betiko onetsitzat joko da berariazko erabakirik hartu behar gabe.

7.–Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan egindako aldaketek, zeinak hasiera batez onetsi baitira, 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik argitara emanen direlarik Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, z.g., 1. solairua; telefonoa: 948 420 206). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2213503