210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatua betetzeko, deialdi publikoa egin da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetan.

Morentinen, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, María Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2213497