210. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarriari jarraikiz, deialdi hau iragartzen da Burgiko udal mugarteko bake epaile titular eta ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen.

Horretarako, 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskabideak aurkez daitezen udal bulegoetan.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berei loturik.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Burgin, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

Eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

Deskargatu eranskina (DOC).

Iragarkiaren kodea: L2213487