21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, honako hauek arautzen dituen ordenantza fiskalean: tasak, egiteko ur-hornidura, saneamendua eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak, 2022rako. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako hauek arautzen dituen ordenantza fiskalean: tasak, egiteko ur-hornidura, saneamendua eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jarduerak, 2022rako.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an, eta bi alegazio aurkeztu ziren jendaurreko aldian. Ezetsi egin zituen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 28an egindako bilkuran, eta, horrenbestez, behin betiko onesten da aipatutako ordenantza.

Agintzen da testu osoa argitaratzeko, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zuzendua Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari, salbu uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), halakoetan aurkeztuko baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Garesen, 2021eko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEAREN ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA, EGITEKO UR-HORNIDURA, SANEAMENDUA, ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK

I. TITULUA

Izarbeibarko Mankomunitatearen tasak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarriak

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau ezartzen da babes harturik Nafarroako toki-erakundeen ahalmenak, hain zuzen ere toki-erakundeei aplikatzekoa zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenak, eta haiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xede diren tasen oinarria da ematea ur-horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua eta horrekin eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako jarduerak eta zerbitzuak. Ezartzen diren ordainarazpenak, beraz, tasak dira, zerbitzuak eta jarduerak egiteagatik, hots, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta geroko aldaketetan araututako zerbitzuak eta jarduerak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

III. KAPITULUA

Aplikazio-eremua

3. artikulua. Ordenantza hau aplikatuko da Izarbeibarko Mankomunitatean une bakoitzean dauden udalerri eta kontzejuen mugarteetan.

Horren aplikazioa izan daiteke osoa nahiz partziala, kontuan harturik nola dagoen sartuta Mankomunitatean, eta benetan ematen diren nahiz eman daitezkeen zerbitzuak.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea da eskura izatea edo eskuratu ahal izatea, edo erabiltzea edo erabili ahal izatea, ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak edo jarduerak. Hona hemen, ekartzen dituzten tasekin batera:

a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskura izatea eta horren mantentze-lanak.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareak eskura izatea eta horien mantentze-lanak.

c) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa desberdina izan daiteke, uraren erabileren edo xedeen arabera. Tarifa konbinatua ezartzen da, iraungitzekoa, etxeko-merkataritzako kontratu zaharretarako, erabilera desberdinak baititu hornidura-urak, eta neurtzeko ekipoa bakarra baita.

d) Hondakin uren benetako hustea edo husteko aukera eta, ondoren, haiek araztea. Tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, ulertuko da kasu guztietan badela husteko aukera. Honako hauek hartuko dira arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre:

–Halako kasuak non Izarbeibarko Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareetara lotzea.

–Atzeman bada badela ezkutuko ur-ihesen bat. Kasu horretan, bete beharko dira ondotik ematen diren inguruabar guztiak, eta behar bezala frogatu:

1. Ezkutuko ur-jarioa beharko du izan, subjektu pasiboak aurretik ez zekiela hondatuta zeudela hodiak edo neurketa ekipoak.

2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

e) Behar diren zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, beharrezkoak direnak behin betiko kontrata daitezen edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa.

f) Edateko uraren banaketa sareei lotzeko eta/edo hondakin uren hustuketa-sareei lotzeko eskubideak.

Hor sartzen da fisikoki eskura izatea hornidura zerbitzua eta/edo saneamendu zerbitzua.

g) Behin-behineko horniduretarako altak.

h) Ikuskatzailetza lana, enpresako langileek egina, xede duena egiaztatzea ezarritako arauak hertsiki betetzen diren.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek edo juridikoek, eta erakundeek, baldin eta osatzen badute unitate ekonomiko edo ondare banatu bat, zergapetzen ahal direnak, nahiz eta izaera juridikorik ez izan, baldin eta jasotzen badituzte ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak, edo haiek ukitzen badituzte.

Zehazki, honako hauek dira ordaintzera behartutako subjektu pasiboak:

a) 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasetarako, hornidura-kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, subjektu pasiboa izanen da sarera lotzea eskatzen duena.

c) 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, era berean direnak edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, subjektu pasiboak izanen dira ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak, baldin zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. Aurreko 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, ulertuko da kontsumitutako emari bera izanen dela, kontrakoa frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake egin dadila aipatutako kontsumoen gaineko kenkari bat, prozesuetako galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, baldin zifra horiek badira kontsumitutako uraren %25 baino handiagoak.

Kontzeptu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko berariaz ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluko e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoa, edo ezarrita dagoen kuotaren eta ezarriko den kuotaren arteko diferentziala, baldin diametroa handitu behar bada, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

g) Hargunea eskatzen bada suteen kontrako kontsumoetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

h) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.

i) Ordenantzaren 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: egindako ikuskapen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunek ezarriko dituzte tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplikatu beharreko tarifak: horiek agertzen dira ordenantza honen 1. eranskinean, eta ordenantzaren parte dira.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Tasa bakoitzaren tributu-kuota izanen da zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean, aplikatuko dira legeek une oro finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Hobariak

10. artikulua. Hornidura moztera behartzen duten ez-ordaintze kasuetan, zordunak, baja eman eta bi hilabete iragan ez direla, hornidura puntu berean alta eskatzen badu eta mozketa eragin zuen egintza zuzendu bada, %70eko hobaria aplikatuko da ordenantza honen 4.e) artikuluan aipatzen den zerbitzua emateko. (5. tarifa: zerbitzuaren kontratazioa).

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua.

1. 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sortuko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasak –horien barnean egonik, hala behar denean, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua– sortuko dira hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak sortuko dira ur kontsumoa egiten den unean.

3. 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak sortuko dira edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean.

4. 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduarekin bat, sortuko dira edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean.

5. 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, sortuko dira baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak honako arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

4. artikuluko a), b), c), d) eta g) apartatuetan ezarritako prezioak hiruhilekoan behin ordainaraziko dira.

e) eta f) apartatuetan aurreikusitako tasak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

h) apartatuan aurreikusitakoak ordainaraziko dira subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1. Ordenantza honetan aurreikusitako tasak aplikatzearen ondoriozko tributu-zorrak hartuko dira “jakinarazpen gabekotzat”, salbu 4. artikuluaren h) apartatukoa.

2. 4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) apartatuetako tasek sortutako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua argitaratuta Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki-taulan, eta argitalpen horretatik aitzina 30 egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3. 4. artikuluaren e) apartatuan aurreikusitako tasak sortzapenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta aukeratu bada 15 a) apartatuko ordaintzeko modua; orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

4. 4. artikuluaren f) apartatuan aurreikusitako tasak, behin hargunerako eskubidea aitortu ondoan, ordaindu beharko dira Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduaren arabera, sortzen diren unean.

5. 4. artikuluaren h) apartatuan aurreikusitako tasak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, jarraikiz abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52. eta 117. artikuluei (Tributuei buruzko Foru Legea):

a) %5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun naturaleko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik ordaindutako zorraren gainean.

b) %10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean ordaindutako zorraren gainean.

c) %20koa, aurrekoak ordaintzeko inguruabarrak gertatzen ez direnean. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, salbu Mankomunitateak baimena ematen badu haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboen kasuan, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe gelditu diren kasuetan, Izarbeibarko Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota Mankomunitateak kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

II. TITULUA

16. artikulua. Saneamenduko kanona arautua dago abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan (10/1988 Foru Legea, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzkoa).

17. artikulua. Delako kanona ezarri da jarraikiz 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrari, eta haren zenbatekoa finkatua dago Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe geldituko dira, inongo baliorik eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik hasita, hari kontra egin eta ezarrita diren maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA

Uraren ziklo integralaren tarifak

1.–Kuota, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik (aurreko 4.a artikuluan aurreikusiak).

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA

13 mm-raino

14,30 euro

15 mm

16,72 euro

20 mm

26,82 euro

25 mm

94,84 euro

30 mm

116,81 euro

40 mm

264,18 euro

50 mm

402,40 euro

65 mm

532,87 euro

80 mm

666,45 euro

1.2. Kuota finkoak, suteen aurkako instalazioetarako. Hargunearen diametroaren arabera.

HARGUNEAREN DIAMETROA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA

30 mm

11,60 euro

40 mm

27,02 euro

50 mm

40,56 euro

65 mm

54,11 euro

80 mm

67,61 euro

100 mm

94,66 euro

125 mm

131,21 euro

150 mm

204,69 euro

2.–Kuota, saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik (aurreko 4.b artikuluan aurreikusiak), hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm-tan)

HIRUHILEKOKO KUOTA

13 mm-raino

3,55 euro

15 mm

4,28 euro

20 mm

7,12 euro

25 mm

28,82 euro

30 mm

40,95 euro

40 mm

82,37 euro

50 mm

123,55 euro

65 mm

164,71 euro

80 mm

205,91 euro

3.–Hornidurako uraren kontsumoa (aurreko 4.c artikuluan aurreikusia).

3.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

1 tarifa.–Etxekoa. Sarturik daude ongintza zentroak eta ikastetxe pribatuak, ofizialki onartuak, honako tarte hauen arabera:

–1. tartea: gehienez 45 m³ hiruhilekoan; 0,47 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 46 m³-tik hiruhilekoko 70 m³-ra; 0,74 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 1,72 euro, metro kubiko kontsumituko.

5 eta 7 bizikide bitarteko etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 75 m³ hiruhilekoan; 0,47 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 76 m³-tik hiruhilekoko 100 m³-ra; 0,74 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 1,72 euro, metro kubiko kontsumituko.

8 bizikide edo gehiagoko etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 105 metro kubiko hiruhilekoan; 0,47 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 106 metro kubikotik hiruhilekoko 135 metro kubikora; 0,74 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 1,72 euro, metro kubiko kontsumituko.

Oharra: Subjektu pasiboak, frogatzeko 4 bizikide baino gehiago direla, eskabidearekin batera aurkeztu beharko du bizikidetza ziurtagiria, behar den udalak egina, adierazita bizikide bakoitzaren erroldatzea noiz egin den; gutxienez eskaeraren aurreko 6 hilabetekoa beharko du izan.

Behin nahitaezkoak diren agiriak aurkezturik, biharamunetik aurrera bidalitako fakturazioan aplikatuko da.

Urtebeteko balioa izanen du, aplikatzen denetik hasita. Urtea igarota, aplikatzeari utziko zaio, salbu kontratuaren titularrak berriz ere ziurtagiria aurkezten badu.

2. tarifa.–Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza, bulegoak eta langelak. Halaber, sartzen dira erabilera kolektiboko kirol-instalazio pribatuak, salbu eta ureztaketa eta igerilekuak: 0,99 euro, metro kubiko kontsumituko.

Baldin tarifa honi atxikitako subjektu pasiboak badu 0 tarifa (Saneamendurik gabe), kobratuko da hornidurako tasa aldakorraren %80. Gauza bera aplikatuko da baldin hornidurako metro kubikoak ez badatoz bat saneamendurako zenbatutakoekin, hori gertatzen denean industriako prozesu produktiboak ura erabiltzeko duen moduarengatik.

3. tarifa.–Finka partikularretan ureztatzen eta aisian egindako erabilera, igerilekuak barne: 2,27 euro, metro kubiko kontsumituko. -4. tarifa. Hornidura-uraren erabilera konbinatuak.

4. tarifa.–Etxekoa-merkataritzakoa: (Iraungi beharreko tarifa, kontratu berriei aplikatuko ez zaiena). Tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 45 metro kubiko hiruhilekoan; 0,47 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 46 metro kubikotik hiruhilekoko 70 metro kubikora; 0,74 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,99 euro, metro kubiko kontsumituko.

5 eta 7 bizikide bitarteko etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 75 metro kubiko hiruhilekoan; 0,47 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 76 metro kubikotik hiruhilekoko 100 metro kubikora; 0,74 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,99 euro, metro kubiko kontsumituko.

8 bizikide edo gehiagoko etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 105 metro kubiko hiruhilekoan; 0,47 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 106 metro kubikotik hiruhilekoko 135 metro kubikora; 0,74 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,99 euro, metro kubiko kontsumituko.

Oharra: Subjektu pasiboak, frogatzeko 4 bizikide baino gehiago direla, eskabidearekin batera aurkeztu beharko du bizikidetza ziurtagiria, behar den udalak egina, adierazita bizikide bakoitzaren erroldatzea noiz egin den; gutxienez eskaeraren aurreko 6 hilabetekoa beharko du izan.

Behin nahitaezkoak diren agiriak aurkezturik, biharamunetik aurrera bidalitako fakturazioan aplikatuko da.

Urtebeteko balioa izanen du, aplikatzen denetik hasita. Urtea igarota, aplikatzeari utziko zaio, salbu kontratuaren titularrak berriz ere ziurtagiria aurkezten badu.

5. tarifa.–Erabilera publikoko instalazioak, erakunde publikoek ureztatzen dituztenak. Hemen sartzen dira udal eta kontzejuek erabiltzeko kontratatuko hornidurak, zehazki udaletxeetarako, biltegietarako eta erabilera publikoko etxabeetarako, baldin ez bazaizkie errentan eman partikularrei edo beste batzuei: 0,47 euro, metro kubiko kontsumituko.

6. tarifa.–Udalek eta kontzejuek iturri publikoak erabiltzeko kontratatutako hornidurak: 0,01 euro, metro kubiko kontsumituko.

7. tarifa.–Aldi baterako hornidurak Sarturik daude obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste edozein hornidura: 1,72 euro, metro kubiko kontsumituko.

8. tarifa.–Goi hornidura, Mankomunitatekoak ez diren erakunde edo kontsumitzaileei: 0,43 euro, metro kubiko kontsumituko.

9. tarifa.–Zisterna-kamioien bidezko hornidura: 2,27 euro, metro kubiko kontsumituko.

10. tarifa.–Goi hornidura, soilik Izarbeibarko Mankomunitatearen “Goi hornidura” izeneko atalean sartuta dauden erakundeentzat: 0,33 euro, metro kubiko kontsumituko.

11. tarifa.–Abonatuaren instalazio partikularreko ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoak: 0,33 euro/metro kubikoa.

Tarifa hau aplikatuko da gehienez ere ondoz ondoko bi ordainagiritan, aldez aurretik abonatuak erreklamazioa eginda, eta, horretarako, gertatu beharko dira ondotik azaltzen diren inguruabar guztiak, eta denak ere behar bezala frogatu beharko dira:

1. Onartuko dira hiruhilekoan 100 m³-tik gorako kontsumoa erregistratu duten abonatuen erreklamazioak.

2. Ezkutuko ur-jarioa beharko du izan, subjektu pasiboak aurretik jakin gabe hondatuta zeudela hodiak edo neurketa ekipoak.

3. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan abonatuaren aldetik ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

4. Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-jarioa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-jarioa atzematen denetik aurrera.

Abonatuaren instalazio partikularrean gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

–Ihesa, 1. tarifa duten kontratuetan. Etxekoa:

  • 100 metro kubiko fakturatuko da (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren batezbestekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Gainerako kontsumoa: ez da fakturatuko.
  • Oharra: ihesa gertatu baldin bada instalazioak berdeguneak ureztatzeko duen zatian, tarifa ezartzeko irizpidea izanen da “Ur-ihesa gainerako kontratuetan”.

–Ur-ihesa gainerako kontratuetan:

  • 100 metro kubiko fakturatuko da (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren batezbestekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Gainerako kontsumoa: 11. tarifa aplikatuko da, saneamenduari nahiz arazketa-kanonari dagokien tarifa aplikatu gabe.

4.–Hondakin uren hustuketa (aurreko 4.d artikuluan aurreikusiak).

4.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

0 tarifa.–Saneamendurik gabe.

1 tarifa.–Etxekoa:

–1. tartea: gehienez 45 metro kubiko hiruhilekoan; 0,23 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 46 metro kubikotik hiruhilekoko 70 metro kubikora; 0,28 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,00 euro, metro kubiko kontsumituko.

5 eta 7 bizikide bitarteko etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 75 metro kubiko hiruhilekoan; 0,23 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 76 metro kubikotik hiruhilekoko 100 metro kubikora; 0,28 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,00 euro, metro kubiko kontsumituko.

8 bizikideko edo horik gorako etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 105 metro kubiko hiruhilekoan; 0,23 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 106 metro kubikotik hiruhilekoko 135 metro kubikora; 0,28 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,00 euro, metro kubiko kontsumituko.

2. tarifa.–Industria eta merkataritzarako erabilera:

–Hiruhilekoko 70 metro kubiko arte: 0,28 euro, metro kubiko kontsumituko.

–Gainerako kontsumoa: 0,00 euro, metro kubiko kontsumituko.

3. tarifa.–Etxekoa-merkataritzakoa: (Iraungi beharreko tarifa, kontratu berriei aplikatuko ez zaiena). Tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 45 metro kubiko hiruhilekoan; 0,23 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 46 metro kubikotik hiruhilekoko 70 metro kubikora; 0,28 euro, metro kubiko kontsumituko.

–Gainerako kontsumoa: 0,00 euro, metro kubiko kontsumituko.

5 eta 7 bizikide bitarteko etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 75 metro kubiko hiruhilekoan; 0,23 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 76 metro kubikotik hiruhilekoko 100 metro kubikora; 0,28 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,00 euro, metro kubiko kontsumituko.

8 bizikideko edo horik gorako etxebizitzetarako, honako tarte hauek ezartzen dira:

–1. tartea: gehienez 105 metro kubiko hiruhilekoan; 0,23 euro, metro kubiko kontsumituko.

–2. tartea: hiruhilekoko 106 metro kubikotik hiruhilekoko 135 metro kubikora; 0,28 euro, metro kubiko kontsumituko.

–3. tartea: gainerako kontsumoak; 0,00 euro, metro kubiko kontsumituko.

5.–Zerbitzuaren kontratazioa. 4.e) artikuluan aurreikusiak.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm-tan)

ZENBATEKOA

25 mm bitarte, hori barne

121,22 euro

25 mm-tik gora

544,73 euro

6.–Hargune eskubideak. 4.f) artikuluan aurreikusiak.

6.1. Hornidurako hargunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA (mm-tan)

ZENBATEKOA

80 mm-raino

384,43 euro

100 mm

698,15 euro

150 mm

1.095,51 euro

6.2. Hornidurako hargunearen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALETXEAK, UDAL INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

1 “

242,00 euro

112,18 euro

124,63 euro

242,00 euro

74,78 euro

74,78 euro

697,98 euro

1 ¼”

347,14 euro

160,90 euro

178,78 euro

347,14 euro

107,25 euro

107,25 euro

1.001,13 euro

1 ½”

899,15 euro

416,77 euro

463,06 euro

899,15 euro

277,83 euro

277,83 euro

2.593,14 euro

2 “

1.599,82 euro

741,52 euro

823,91 euro

1.599,82 euro

494,36 euro

494,36 euro

4.613,89 euro

2 ½”

2.294,42 euro

1.063,46 euro

1.181,62 euro

2.294,42 euro

708,98 euro

708,98 euro

6.617,09 euro

3”

2.984,26 euro

1.383,16 euro

1.536,85 euro

2.984,26 euro

922,12 euro

922,12 euro

8.606,36 euro

4”

4.383,65 euro

2.031,77 euro

2.257,52 euro

4.383,65 euro

1.354,51 euro

1.354,51 euro

12.642,13 euro

6.3. Saneamenduko harguneen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALETXEAK, UDAL INSTALAZIOAK

160 mm

242,00 euro

112,18 euro

124,63 euro

242,00 euro

74,78 euro

200 mm

347,14 euro

160,90 euro

178,78 euro

347,14 euro

107,25 euro

250 mm

488,84 euro

226,58 euro

251,75 euro

488,84 euro

151,05 euro

7.–Aldi baterako hornidurak (4. artikuluan aurreikusiak). G). Jarraituko zaio tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari.

8.–Ikuskapenak (4.h artikuluan aurreikusiak), ikuskapen bakoitzeko: 65,12 euro.

9.–Kontagailuaren kalibrearen diametroa aldi baterako aldatzea.

Abonatu batek eskatzen badu kalibrea aldatzeko, urtebetetik beherako aldi baterako, kobratuko zaio langileen eta kudeaketa administratiboaren kostua, eta 80 euro ordaindu beharko du aurreko diametroko kontagailua berriz jartzen diotenean.

10.–Mankomunitateko langileek hirugarrenei egindako lanak.

10.1. Lanak egitearen kostua.

10.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko langileen ohiko lan ordutegia da: astelehenetik ostirala arte, neguan 7:30etik 15:00etara, eta udan 7:00etatik 15:00etara.

Honako hau da Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua:

LANPOSTUA

KOSTUA/ORDUA

Ur Zerbitzuko arduraduna

40 euro orduko

Bulego Teknikoko arduraduna

38 euro orduko

Uren arduraduna

35 euro orduko

Uretako Prebentzioko teknikaria

33 euro orduko

Ingeniari teknikoa

30 euro orduko

Elektromekanikako ofiziala

29 euro orduko

Iturgintzako ofiziala

28 euro orduko

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

–Laneguneko aparteko ordua bider 1,75.

–Gaueko aparteko ordua (22:00etatik 06:00etara) eta/edo jaiegunetakoa bider 2,25.

10.1.2. Kilometroak. Kilometroko 0,33 euro fakturatuko da.

Kobratzen da une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Garesen duen biltegiraino dagoen distantzia.

10.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Fakturatuko da matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.

–Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan guztia denbora laburragoan egin bada ere.

10.2 Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa hornitzaileari ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

10.3. Mankomunitatearen makineriaren eta ekipoen kostua.

–Finkoa, irteeragatik = 52,19 euro.

–Garbitzeko makinaren ordua = 33,70 euro (prezioaren barnean ez daude hura maneiatzeko langileak; segurtasunez, langileak behar dira).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen ordua = 23,16 euro (langileak aparte).

–Egin beharreko bestelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

Oharra (1): Mankomunitateko udalek baizik ez dute erabiliko zerbitzu hau, eskaera formala aurkeztuta.

10.4. Mankomunitateak errentan hartutako makineria eta langileen kostua.

Baldin Mankomunitateak, zerbitzua egiteko, errentan hartu behar badu berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) edo langile kualifikatuak deitu behar baditu (pala gidariak, kamioilariak, etab.), gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatutako ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

11.–Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

11.1. Ekipoak eskura izatea.

Zenbateko finko bat ordainduko da, 442,12 eurokoa, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoak noiznahi egokitu behar izatea neurriei dagokienez, gorabeherei berehala erantzuteko.

11.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak, etab.):

GORABEHERAK

ZENBATEKOA

Ø 100 mm arte

Arina

174,22 euro

Larria

464,62 euro

Ø 200 mm arte

Arina

347,98 euro

Larria

696,93 euro

Ø 300 mm arte

Arina

522,68 euro

Larria

1.045,39 euro

Ø 400 mm arte

Arina

788,15 euro

Larria

1.576,26 euro

12.–Kuota berezia, premia ekonomiko larria duten zerbitzuaren erabiltzaileentzat.

Ordaintzera beharturik dagoenak aurkezten duenean gizarte zerbitzuek emaniko agiri bat, adierazten duena bere diru-sarrerak eta ondarea ez direla handiagoak Errenta Bermatua eskuratzeko baldintzatzat ezartzen diren zenbatekoak baino, halakoetan, ordenantza honen xede diren etxeko tarifetan, honako hau izanen da hornidura eta saneamendu zerbitzuei aplikatu beharreko prezioen guztizko zenbatekoa, barnean dela zerbitzuaren kontratazioa: orokorki aplikatzekoa den tasaren %10.

Betiere tarifa honen onuraduna ur-horniduraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra izanen da edo, bestela, haren ezkontidea, edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. (Erroldatze ziurtagiriaren bidez frogatuko da).

Tarifa hau 12 hilabeterako emanen da. Kontratuaren titularrari prestazioa hartzeko eskubidea epe luzeagorako eman bazaio, tarifaz baliatzeko epea prestazioaren epeari egokituko zaio. Izarbeibarko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahalko du oraindik ere betetzen ote diren tarifa hau eskuratzeko eskatzen diren baldintzak; hartara, tarifa osoa aplikatuko zaie jadanik baldintzak betetzen ez dituzten onuradunei, bai eta egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenei ere.

Iragarkiaren kodea: L2200104