21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza, 2022ko tasak arautzen dituena agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik, eman eta izapidetzeko. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2021eko azaroaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Izarbeibarko Mankomunitatean agiriak, administrazio-izapideak, ziurtagiriak, kopiak eta beste euskarri batzuk, interesdunek eskaturik, eman eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza, 2022ko ekitaldirako.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, eta jendaurrean egoteko epean alegazio bat aurkeztu zen. Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 28an egin bilkuran, alegazio hori ezetsi zuen, eta aipatutako ordenantza behin betiko onetsi zen.

Agintzen da testu osoa argitaratzeko, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zuzendua Administrazioarekiko Auzien arloan dagokion epaitegiari, salbu uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), halakoetan aurkeztuko baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Garesen, 2021eko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK, ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK, ZIURTAGIRIAK, KOPIAK ETA BESTE EUSKARRI BATZUK, INTERESDUNEK ESKATURIK, EMAN ETA IZAPIDETZEKO

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

II. KAPITULUA

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea jarduera administratiboa da, Izarbeibarko Mankomunitateko organoek eta agintariek agiriak egiten dituztenean edo horien gainean ardura dutenean, alderdi batek eskatua:

1. Kopia eginbidetuak eta ziurtagiriak.

2. Agirien konpultsa.

3. Fotokopia.

4. Dokumentua digitalizatzea.

5. Ur-hornidurako kontratuen titulartasuna aldatzeko administrazio-izapideak.

III. KAPITULUA

Sortzapena

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria egin edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen edo tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

IV. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Tasaren xede diren dokumentuak ematea edo izapidetzea eskatzen dutenak daude behartuta ordaintzera, bai eta dagokion administrazio-izapidea eskatzen dutenak ere.

V. KAPITULUA

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

VI. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak Izarbeibarko Mankomunitateko diru-kutxan sartuko dira. Kutxa hori Garesko Mendigorria errepideko 4. zenbakian dago.

Ordenantza honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

TARIFEN ERANSKINA

KOPIA EGINBIDETUAK ETA ZIURTAGIRIAK

Kopia eginbidetua, espediente administratiboetan jasotako agiriena

0,50 euro/orrialdea

Kopia eginbidetua, Udalaren base informatikoetan bildutako datuena

0,50 euro/orrialdea

Mankomunitatearen informatika-baseetan dauden datuen ziurtagiriak, edo administrazio-espedienteetan dauden erabaki edo dokumentuenak

1,50 euro agiri bakoitzeko

AGIRIEN KONPULTSA

Konpultsa bakoitza

0,40 euro/orrialdea

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro. Fotokopiez gain, halakorik eskatuz gero

PARTIKULARREK ESKATUTAKO DOKUMENTUEN FOTOKOPIAK

Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko:

DIN A3, zuri-beltzean

0,15

DIN A3, koloretan

0,25

DIN A4, zuri-beltzean

0,10

DIN A4, koloretan

0,20

DOKUMENTUEN DIGITALIZAZIOA

A4 eta A3ren digitalizazio automatikoa

0,20 euro/orrialdea

A4 eta A3ren digitalizazioa, eskuz

0,40 euro/orrialdea

UR-HORNIDURAKO KONTRATUEN TITULARTASUNA ALDATZEKO ADMINISTRAZIO-IZAPIDEAK

Administrazio lanak Uraren Erregelamenduan aurreikusitako edozein arrazoirengatik horniduraren titulartasuna aldatzeagatik (salbu eta doako eskualdatzeagatik, jabekidetasuna desegiteagatik edo irabazpidezko sozietatea desegiteagatik)

15,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2200102