21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARIÓN ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PARTZUERGOA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoak, 2022ko urtarrilaren 14an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eskolaren 2022ko ekitaldiko aurrekontua. 970.120,00 euro egiten du.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Burlatan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Hilarión Eslava Partzuergoko lehendakaria, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2200741