21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2022ko urtarrilaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko aurrekontu orokorra.

Kontuan izanik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak dioena, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Urrozen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2200907