21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2022ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik ez badago, ulertuko da behin betiko onetsi dela 2022ko plantilla organikoa, aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Urrozen, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2200865