21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hirigintzako Udal Planaren aldaketa egituratzailea Pagos de Araiz ustiategiko lurzoru urbanizaezineko lurzatien kategorizazioaren gainean

Honen bidez, argitara ematen da Hirigintzako Udal Planaren aldaketa egituratzailea izapidetzeko espedientea, Pagos de Araiz ustiategiko lurzoru urbanizaezineko lurzatien kategorizazioaren gainekoa, Corporación Masaveu-k sustatuta.

2020ko irailaren 1ean, Erriberriko Udaleko osoko bilkurak erabaki zuen hasiera batez onestea aipatu aldaketa. Hasiera batez onetsitako proiektuaren aldaketa aurkeztu denez, honen bidez espediente osoa berriz jartzen da jendaurrean, interesa duen orok kontsultatu eta egokitzat dituen alegazioak aurkezten ahal ditzan, hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Erriberrin, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2200944