21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2022rako lan-egutegia

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean maiatzaren 13an argitaratua, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan-egutegiaren proposamena, eta indarrean dauden legeek ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 5a: Pluko Andre Maria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Gabonetako bigarren jaieguna.

Gehiegizko orduengatik, bulegoak itxita egonen dira egun hauetan:

–Urtarrilaren 7a.

–Urriaren 31.

–Abenduaren 5a, 7a eta 9a.

2. Martzillako Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa hau da: 1.592 ordu, eta lanaldia 7:00etatik 14:30era bete beharrekoa, astelehenetik ostiralera, ekainaren 1etik irailaren 16ra izan ezik, hor 7:30etik 14:30 izanen baita, astelehenetik ostiralera.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere. Horren berri emanen da hurrengo osoko bilkuran.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2021eko abenduaren 29an.–Alkatea, Mario Fabo Calero. Idazkaria, Iranzu Munárriz González.

Iragarkiaren kodea: L2200850