21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Itzako Udalak, 2021eko azaroaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea Itzako udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua.

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, http://www.municipiodeiza.es/ helbidean, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzan, 2021eko abenduaren 1en.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2200105