21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Galar zendeako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori 2021eko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betiko onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

Langileria gastuak: 776.006,24 euro.

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.113.344,21 euro.

Finantza-gastuak: 0 euro.

Transferentzia arruntak: 687.146,69 euro.

Inbertsio errealak: 845.975,46 euro.

Kapital transferentziak: 372.871,22 euro.

Finantza-aktiboak: 24.000,00 euro.

Finantza-pasiboak: 0 euro.

Guztira: 3.819.343,82 euro.

DIRU-SARRERAK:

Zuzeneko zergak: 1.665.217,08 euro.

Zeharkako zergak: 14.340,80 euro.

Tasak, prezioak eta bestelako diru-sarrerak: 176.824,99 euro.

Transferentzia arruntak: 1.099.666,87 euro.

Ondareko diru-sarrerak: 2.150,00 euro.

Inbertsio errealak besterentzea: 549.688,18 euro.

Kapital transferentziak: 307.055,90 euro.

Finantza-aktiboak: 4.400,00 euro.

Finantza-pasiboak: 0 euro.

Guztira: 3.819.343,82 euro.

GALARKIDE SL ENPRESA PUBLIKOAREN AURREKONTUAK

Gastuak, guztira: 389.709,31 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 404.715,00 euro.

Getze Galarren, 2022ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2200652