21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2022Ko karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak jendaurrean jartzea

Ezkabarteko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2022rako karga-tasak, zerga-tasak eta tasen eta prezio publikoen aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2200600