21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ezkabarten, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2200598