21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean.

Eulaten, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Idazkaritza. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %10. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; %3,72 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik. Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %10. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; %3,72 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik. Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; %2,99 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Egoera: hutsik. Aranaratxeko eta Larragoako udalekin partekatua.

IZENEN ZERRENDA

Administrazio-kontratudunak.

Izen-abizenak: Sara Lana Cambra. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 1996ko abenduaren 4a.

Izen-abizenak: José Javier Sanz Lecea. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2006ko azaroaren 1a.

Izen-abizenak: Yoana Pérez García. Lanpostua: administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 2014ko urtarrilaren 1a.

Iragarkiaren kodea: L2200914