21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETULAIN

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etulaingo Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abenduaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Etulainen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Kontzejuko burua, Jon Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L2200686