21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Egun baliogabeen 2022ko egutegia

Enerizko Udaleko Alkatetzak, 2022ko urtarrilaren 19ko 2022/0004 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Lehenbizikoa.–Onestea egun baliogabeen 2022ko egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 16a: Tokiko festa.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eneritzen, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2200766