21. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

3. poligonoko 238. lurzatiaren zati batean herri-lurraren desafektazioari buruzko akordioa, erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Girgillaoko Kontzejuaren Batzarrak, 2021eko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen desafektazio espediente bat, 959,92 metro koadroko herri-lurraren erabilera lagatzeko Girgillaoko landa-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoko 238. lurzatian, ondoren erabilera lagatzeko “Observatorio Astronómico de Guirguillano” elkarteari, haren jarduerarako behar diren osagaiak eta instalazioak paratu ahal izateko.

Espedientea, interesdunen eskura baita Udalaren Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan. Hori guztia, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikulua.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko tramiteak beteta, administrazio-espediente osoa Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari igorriko zaio, onets dezan.

Girgillaon, 2022ko urtarrilaren 13an.–Kontzejuko burua, Gonzalo Parreño Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2200849