209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

318/2022 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Aditzera ematen dut: Idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu dela eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaiola: 318/2022 prozedura arrunta; XXXXXk eta AGROPECUARIA GRANADA SLk eskatuta aurkeztu da Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako Erabakiaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren Corellako herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Erabakia 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2022ko urriaren 5ean.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2213299