209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa, Azketako UA 1.10 unitatean. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2022ko urriaren 4an egindako bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Iguzkitzako Udal Planean; Azketako UA 1.10 unitateko lurzoru urbanizagarriaren eremuan, zehazki. Aldaketa Ana Díaz de Cerio Arizaletak sustatu du, eta haren helburua da unitatea hiru jardun-eremutan zatitzea (eremu bakoitza bat etorriko da katastroko lurzati batekin).

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 21ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iguzkitzan, 2022ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, José Ignacio Urra Fernández.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213521