209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko UE 14 unitatean (Canasa zena). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2022ko irailaren 15ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko UE 14 unitatean (Canasa zena). Loperena Portillo Arquitectos SLk sustatu du, unitateko jabeak ordezkatuz.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko urriaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2213650