209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Birzatitze proiektua UE 14 unitatean. Behin betiko onespena

Erroibarko Udaleko alkateak, urtarrilaren 11ko 2022/07 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE14 unitatea birzatitzeko proiektua, Dolores Goyenaga Villabonak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 27an.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 169. artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onetsitzat jo da.

Erroibarren, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2213325