209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

Oposizio-lehiaketa murriztua, administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko. Izendapena

Alkatetzaren 181. ebazpena, 2022ko urriaren 7koa.

Oposizio-lehiaketa murriztu bat izapidetu da, Mendigorriko Udalean administrazio-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko.

Kalifikazio epaimahaiak Alfredo Muro Ortiz izendatzeko proposamena egin du.

Interesdunak zinpeko aitorpena aurkeztu du, adierazten duena ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

Hortaz, bidezkoa da Alfredo Muro Ortiz izendatzea Mendigorriko Udaleko administrari-ofizial.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendapena jakinarazten zaionetik, interesdunak hilabeteko epea du C mailako administrari-ofizialaren lanpostuaz jabetzeko, Mendigorriko Udalean aritzeko.

Mendigorrian, 2022ko urriaren 7an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2213556