209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

321E/2022 EBAZPENA, irailaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Arcelormittal España SAk eskatutako aldaketa, Bertizaranako udal mugartean bobinak pintatzeko eta altzairuzko xaflak eta bobinak ebakitzeko daukan instalazioaren ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 186/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 343E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratu zena.

2020ko uztailaren 9an, titularrak bere ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu du, zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, hamar hondakin mota berri sartzeko:

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

080317 *

Toner eta tinta-kartutxo erabiliak

Onartzen da sortutako hondakinen zerrendan sartzea

160601 *

Berunezko bateriak

110105 *

Disoluzio azidoak

110111 *

Sodio bisulfito erabilia

170106 *

Azidoz kutsatutako obra-hondakinak

190806 *

Erretxina ioniko agortuak

100126

Hozte-igerilekutik datozen hondakinak

120115

Plastikozko zilindroen artezketa-goma

180106

Produktu kimiko zaharkituak

160117

Txatarra

Ez da onartu sartzea. Titularrak eskatutako kodifikazioa ez da zuzentzat jotzen. Hondakinari 120199 EHZ kodea esleitzen zaio. Bestalde, bidezkoa da gaur egun ageri den 150203 kodifikazioa kentzea, hori ere okerra baita

200199

Hiri-hondakinekin pareka daitezkeen hondakinak

Ez da onartu sartzea. Ez da egokia sortutako hondakinen zerrendan 20. kapituluko hondakinik sartzea, salbu eta toki erakundeen eremutik kanpo kudeatzen badira

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko isuri mailarekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ikusi da, kasu honetan, gertatzen direla Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak, eta, horrenbestez, bidezko da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, bat etorriz Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarritako administrazio prozedurarekin, iritzita ez dela beharrezkoa aldaketa espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Partez onartzea Bertizaranako udal mugartean bobinak pintatzeko eta altzairuzko xaflak eta bobinak ebakitzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa; horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Arcelormittal España SA da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Arcelormittal España SAri eta Bertizarana Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko irailaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2213301