209. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1557E/2022 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Ana Mª Fernández Navascués andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Ataleko buru.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.1 artikuluak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko dira osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Mª Fernández Navascués andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioren lan-kontratudun finkoa, izendatzea bitarte baterako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kronikoen Estrategiaren eta Osasun arloko Beste Estrategia Batzuen Ataleko buru.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Ana Mª Fernández Navascués andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2213384