208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-P-700

Uxua Azpiroz Armendarizek eta Juan Carlos Romero Piñasek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 3,4 metroko sakonera duen putzu bat da, Arakil ibaiaren eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, Larrainondo izeneko alderdian (2. poligonoa, 390. lurzatia), Lakuntzako udal mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 2 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 3,33 l/s-ko aldiuneko emariarekin. Ura 0,1 hektareako baratze bat uholde bidez ureztatzeko erabiliko da, Lakuntzako udal-mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 390. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 10 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,001 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko irailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2213160