208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda jendaurrean

Mairagako Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko urriaren 6an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Onestea "Garbigunea: etxeko hondakinen bilketa Zarrakaztelun (Nafarroa)" izeneko proiektu teknikoa, Carmelo Ibiricu Ochoa arkitekto teknikoak idatzia.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. I. eranskinean agertzen da.

Hirugarrena.–Proiektuaren onura publikoa aitortu eta deklaratzea, baita proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak okupatu beharra dagoela ere, nahitaez desjabetzeko, onespenari loturik baitaude, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Laugarrena.–Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Zarrakazteluko udaletxean eta Mairagako Mankomunitateko egoitzan (San Salbatore kalea 11, behea, 31300 Tafalla - Nafarroa) eskura izanen dute proiektua.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Zarrakazteluko Udalaren eta Mairagako Mankomunitateko iragarki-tauletan paratzea. Orobat, iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko egunkari batean.

Seigarrena.–Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Tafallan, 2022ko urriaren 7an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

1. ERANSKINA

"Garbigunea: etxeko hondakinen bilketa Zarrakaztelun (Nafarroa)"

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Behin betiko okupazioa

Osoa/partziala

Pol.

Lurz.

Izaera eta mota

ZARRAKAZTELUKO UDAL-MUGARTEA (NAFARROA)

CAR-01

Aurelio Alfaro Jiménez

304,83

Osoa

7

15

Lurzorua

Laburdurak:

Pol: Poligonoa

Lurz.: Lurzatia.

Iragarkiaren kodea: L2213444