208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1623. eta 1624. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2022ko urriaren 6an, ebazpena eman zuen, hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1623. eta 1624. lurzatien xehetasun-azterketa, Mikel Vildosola Chascok eta beste batzuek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2022ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2213377