208. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Arau subsidiarioen aldaketa, 1. poligonoko 678. lurzatian. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2022ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Uxueko arau subsidiarioetako antolamenduko egiturazko determinazioen aldaketa, 1. poligonoko 678. lur­zatian.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; eta dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uxuen, 2022ko irailaren 15ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2213273